XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HONTAZ ETA HARTAZ

Nafarroako Jaialdietan musika eta antzerkia Elizondon

Nafarroako Jaialdiak Elizondora ailegatuko dira lehen aldiz aurtengoan.

Abuztuaren 6an, larunbata, Kiko Veneno kantariaren kontzertua izanen da Mendinueta karrikan 1.200 lagunendako prestatuko den estalpe batean.

Abuztuaren 12an, ortzirala, Karmen Larunbe dantzariak Nuevo tango y Boleros ikuskizuna eskeiniko du.

Biharamonean, Maria del Mar Bonet kantaria arituko da.

Abuztuaren 19an, Jose Antonio eta Espainiako Balletak dantza ikuskizuna izanen da.

Abuztuaren 20an berriz, San Mixel Garikoitz pastorala izanen da ikusgai.

Ekitaldiei bukaera emateko, abuztuaren 26 eta 27an, Els Joglars antzerki taldeak El nacional antzeslana eskeiniko du.

Ekitaldi guztiak gaueko 10etan izanen dira.

Kiko Venenok emanen dio hasiera Elizondoko ekitaldiei

Nafarroako Aretzearen kalitatezko izendapena arautuko duen erreglamendua onartu berri du Nafarroako Gobernuak.

Horrekin batera, izendapen honetara bildu ahal izateko erregistro desberdinak ere martxan jarri ditu.

Errekurtso turistikoen gida eta topogidak

Bertiz Partzuergo Turistikoak bi argitalpen berri ateri ditu.

Batetik zonako Errekurtso Turistikoen berri ematen duena, turistendako baliagarria eta 64 orrialdetan orotariko informazioa biltzen duena.

Bertzetik, 12 mendi-ibilbide desberdinen topogidak biltzen dituen euskarazko argitalpena.